11.000 ULMA sareta berezi baino gehiago Malagako 24 futbol-zelaitan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

11.000 ULMA sareta berezi baino gehiago Malagako 24 futbol-zelaitan

ULMA Architectural Solutionsek konpositezko sareta modelo berezi bat garatu du futbol-zelaietako kirol erabilerarako
11.000 ULMA sareta berezi baino gehiago Malagako 24 futbol-zelaitan
2019/07/09

Malagako Udalak urtea joan eta urtea etorri saretak aldatzen ibili beharrik ez izatea nahi zuen. Izan ere, sareta metalikoak denboraren poderioz hondatu eta herdoildu egiten baitira. Etengabe saretak aldatzen ibiltzeak dakarren arazoarentzako irtenbide bat nahi zuten.

SOLUZIOA: SARETA BEREZI BAT GARATZEA

Arazo honen aurrean emandako irtenbidea izan da lehendik zeuden saretak herdoiltzen ez den material batekin ordezkatzea, instalazioetako erabiltzaileen segurtasuna bermatuta. Azkenean konpositearen aldeko apustua egin da. Behar espezifikoak betetzeko, takoien kontrako sareta bat garatu da, oinezkoentzako karga klaserako eta kirol erabilerarako. Sareta berezi horretako 11.000 unitate baino gehiago instalatu dira Malaga hiriko auzo desberdinetako 24 futbol-zelaitan.